Maiatzaren 25etik ekainaren 5era bitartean luzatuko da 2022ko Udan Euskaraz udalekuetan aurreinskripzioa betetzeko epea. Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleei egongo dira bideratuta, hau da, 2010etik 2018ra bitartean jaiotako haurrei.
Data eta ordutegiak
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
Parte hartzeko aukerak
A- Hilabetea osoa: Uztailaren 5etik 30era
B- 1. Hamabostaldia: Uztailaren 5etik 16ra.
D- 2. Hamabostaldia: Uztailaren 18tik 30era.
Prezioak
Hilabete osoa:
Erroldatuak: Ume bat, 50 €. Bigarrena eta hurrengoak, 30€
Ez erroldatuak: Ume bat, 70 €. Bigarrena eta hurrengoak, 50€
Hamabostaldia:
Hilabetearen ohiko prezioaren erdia gehi 5€.
Aurreinskripzioa betetzeko bi modu egongo dira:
Online: maiatzaren 25etik ekainaren 5era
Alondegian: ekainaren 3an, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta ekainaren 6an, 11:00etatik 13:00etara bitartean.
Plazak esleitzeko, zozketa publikoa egingo da ekainaren 7an, 13:00etan, Alondegian.
Ekainaren 8an, familiek emaila jasoko dute plaza duten ala ez informatzeko.
Behin-betiko inskripzioa Alondegian egin beharko dute ekainaren 15etik 22ra.
Behin plazak esleituta, bilera informatiboan parte hartzeko aukera izango dute familiek, ekainaren 28an, asteartea, 18:00etan, Alondegian.
Argibide gehiago
Euskara Zerbitzua. Tel. 945 38 30 03 (luzapena: 52)
Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Tel. 693 855 312 (Aritz).
Emaila: urduna.udaneuskaraz@gmail.com







