Museoen Nazioarteko Eguna eta bere hirugarren urteurrena direla eta, Urduñako Museoak hainbat jarduera hartuko ditu maiatzaren 18an, asteazkenean.
Ekitaldia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eskainiko dituzten ate irekiekin hasiko da. Arratsaldean, 18:00etan, Porrilló artistaren topaketa-solasaldia izango da protagonista. Sarrera librea izango da bi ekintzetan eta, horiek amaitu ondoren, museoaren irekieraren hirugarren urteurreneko jaiari hasiera emango zaio.
Halaber, nabarmendu beharra dago Museoak bisita gidatuak eskainiko dituela aste osoan zehar Urduñako ikastetxeentzat.







