Gimnasio-zerbitzuaren ohiko funtzionamendua urtarrilaren 31n hasiko da. Ordutik aurrera ikastaroak martxan egongo dira, eta instalazioak erabilgarri. Datorren astean, berriz, ate irekiak egongo dira, gimnasioa ezagutu eta zerbitzuen berri zuzena ere izateko.
Gaur, berriz, izen.ematea zabalik dago, bai bazkide egiteko bai eta ikastaroetarako ere. Bazkidetzako hileroko-kuota 12 eurotan ezarri da, eta ikastaroen prezioa, berriz, 56 eurotan (bazkide izanez gero, erdi-prezioan).
Izen-ematea Udaletxean egin behar da, bulego ordutegian. Izena ematearekin batera, zerbitzuaren inguruko informazio zabalagoa ere emango zaizue.







