Urduñako gazteen gustuak eta interesak ezagutzeko online galdetegia zabaldu du Alondegia Gizarte Etxeak maiatzean, https://labur.eus/AlondegiaGaldetegia helbidean kontsultatu daitekeena. Nahiago izanez gero, aurrez aurre bete daiteke Alondegian bertan.
Horren helburua hiriko eskaintza kulturala gazteriaren beharretara egokitzea da; bestela esanda, maiatzetik aurrera antolatzen dituzten ekintzek inkestatik aterako dituzten ondorioekin bat egiteko.
Zalantzarik izanez gero, 615 78 05 96 telefonora deitu, alondegia@urduna.com helbidera idatzi edo Alondegira jo dezakete interesdunek.







