Aurten ere, Garbigune mugikorra jarriko du Garbikerrek urduñarren eskura, herritarren etxeetan sortutako hondakin jakin batzuk behar bezala kudeatze aldera, hain zuzen. Kasu honetan, urtarrilaren 12tik 26ra izango da Urduñan, Foru Plazan.
Edukiontzi mugikorrak dira, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietan txandaka jartzen direnak.
Zerbitzuaren helburua birziklapena erraztea eta biztanleriarengana hurbiltzea da; izan ere, Garbigune mugikorrari esker herritarrek ez dute Garbigune tradizionaletara joan behar eta udalerrian bertan birziklatu dezakete.
Honakoak dira zerbitzu honetan onartzen diren hondakinak: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa (ontzi itxietan), sakelako telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak.







