style="height:!important"

Berriak

Etxebarriko Udalak botikinak eman dizkio Udaltzaingoari, osasun-larrialdietan erabiltzeko

Contenido de la página Udalak herritarren segurtasuna eta osasuna bermatzeko duen kezkaren baitan, Udaltzaingoarentzako botika-kutxak erosi dira, eta, hala, behar izanez gero, osasun-arreta emateko beharrezko materiala eman zaie. Etxebarriko Udalak, herritarren segurtasunerako sailak, hain zuzen ere, inbertsio txiki bat egitea erabaki du Udaltzaingoko bi unitateri oinarrizko 2 botika-kutxa emateko, larrialdietako osasunzerbitzuak iritsi arte osasun-jarduerak egin ahal izateko. Inbertsio hori orain dela aste batzuk lehen sorospenetarako prestakuntza txiki bat egin ondoren egiten da. Prestakuntza hori Etxebarriko Euskadiko Osasun Larrialdietako Teknikarien Elkarte Profesionalak ematen du, 2021. urtean udaltzaingoan sartu diren agente berriekin eta agente zibikoekin, azken horiek enplegu-planaren barruan. Birziklatzeko balio izan […]

Goraka, baina motelago

Gaurko datuek ez digute hobekuntzarik ekarri, intzidentzia-tasak gora egin duelako berriro ere. Beste ikuspegi batetik begiratuta, positibo metatuak azken egunetan baino gutxiago izan dira; hortaz, bere alde “positibotxoa” ere badute gaurko datuek. Hala ere, egoera txarra da, intzidentzia-tasa une honetan 10.800koa delako; hau da, hamar herritarretatik bat positibo da une honetan, gehi horrek dakarren soka noski. Musukoa, distantzia eta aireztapena. Zaindu maite duzun hori!!

Goraka eta bizkor

Koronabirusaren azken datuek, ez dute kutsatzeen geldialdirik edo atzeraldirik ekarri gurera; kontrakoa, gorantz goaz. 56 kasu berrien ondorioz, intzidentzia-tasa 10.371n kokatu da. Datu horiekin, dagoeneko herritarron % 30k eman du positibo covid-testeren baten. Datua ez da guztiz egia, badirelako bi alditan kutsatu direnak ere, baina ez da oso urruti ibiliko. Talde-inmunitatea, % 70 jotzen den hori, bai, hori oraindik urruti dago. Zaindu zeu eta ingurua. Ea asteleheneko kontaketan goranzko joerari buelta ematen diogun.

Intzidentzia bikoiztu dugu

Omicrom-etik ezin ihes eginda gabiltza. Osteguneko datuak txarrak baziren, ordutik hona artekoak okerragoak izan dira, 96 kasu positibo berrirekin bikoiztu egin dugulako intzidentzia tasa, ia 8.215eraino. Dagoeneko antzuolarren %28k, pasa du koronabirusa, guztira 598 kasu egon dira-eta. Horietako batzuk bigarren aldiz ere bai. Toki itxiak saihestu, distantziak mantendu eta barrualdeetan musukoa erabili. Zaindu maite duzun hori!!!

Oso datu txarrak

Izenburuak dena laburtzen du, astelehenetik hona bikoiztu egin dugu intzidentzia-tasa. 47 kasu berri agertu dira hiru egunetan, pandemia hasi zenetik metatutako daturik okerrena. Ordutik, guztira, 502 antzuolar kutsatu dira COVID19 birusarekin, populazioaren %23 pasatxo. Adituen arabera, talde-inmunitatea lortzetik oso urruti gaude oraindik, eta behin pasatu izanak ez du erabateko inmunitatea ematen, bi aldiz kutsatu den jendea ere badago-eta. Osakidetzaren egoera orokorra eskastuz joan da azken urteotan, eta, orain, pandemia era masiboan agertzen hasi denean, ondorioak ikusten ditugu: langileak dena ematen eta, aldi berean, iritsi ezinda; test-ak nola-hala egiten, emaitzak atzeratzen, bezerook urduri eta, asko, etxean preso, zainketa unitateak betetzen… kolapsoaren […]

COVIDaren erasoaldi bortitza

Pasa den asteburuan oso datu txarrak utzi dizkigu koronabirusari dagokionez; izan ere, 27 kasu positibo berri izan ditugu. Orain arteko daturik txarrena! Eta eskualdean ere antzera edo okerrago, marka txar berriak ezarriz. Eta okerrera egingo du, gaurtik eta ostegunera kontaketatik 3 kasu baino ez ditugulako kenduko eta, gaur dagoeneko izan dugulako kasu gehiagoren berri. Ez gara nekatuko esaten: musukoa barrualdeetan beti erabili, lokaletako aireztapena zaindu eta distantziak gorde. Zaindu maite duzu hori!!!

Joera aldaketa

Esan genuen aurreko bidalketa, beherantz gindoazen baina edozein momentutan alda zitekeen egoera. Eta iritsi da, zortzi kasu berrirekin koxkatxo bat igo duelako gure intzidentzia-tasak. Ezin jarrai genezakeen salbuespen izaten. Aireztapena, distantziak eta musukoa. Zaindu maite duzun hori!!

Koxkatxo bat behera

Ez dugu jaitsiera ikaragarrik izan koronabirusaren intzidentzia-tasan, baina beherantza jarraitzen dugu. 1.000tik gora hala ere, eta berriro asteburua dator. Zaindu zeu eta ingurua, zaindu maite duzun hori!!