style="height:!important"

Berriak

San Juan azoka itzuliko da, Zilarrezko Perretxikoa Josu Soldevilla izanik

Bere ohiko formatuan ekin dio berriro Olaranek San Juan azoka antolatzeari. Hain zuzen ere, hilaren 19an, igandean, ohiko txarol-abereen lehiaketa egingo dute berriz ere. Egitaraua hilaren 11n, 16an, 18an eta 19an garatuko da. Zilarrezko Perretxikoa emateko ekitaldia, hilaren 11n izango da, ohorezko kontzertu batekin batera; izan ere, iaz zendu zen Josu Soldevilla musikariari emango diote aurten saria. Azokaren aurkezpena hilaren 16an izango da, 12:30ean bainuetxean, eta ekainaren 18an, 18:00etan, artzain txakurren lehiaketa jokatuko da Juan de Garay auzoko zelaietan. Igandean, ekainaren 19an, 40 postu baino gehiagoko azoka egongo da; horrez gain, txarol-arrazako lehiaketa, ganadu salerosketa azoka eta herri bazkaria ere […]

La Muerako igerilekuek ekainaren 17an irekiko dituzte ateak, eta hilaren 15ean eta 16an abonuak erosteko aukera egongo da Alondegian

Ekainaren 17an, ostirala, hasiko da igerilekuen udako denboraldia, eta ekainaren 15ean eta 16an, 16:30tik 20:30era, igerilekuak kudeatuko dituen enpresak bonuak salduko ditu Alondegian. Ekainaren 17tik aurrera, igerilekuan bertan erosteko aukera egongo da. PREZIOAK Abonua Urduñan erroldatuentzat eta Arrastariako biztanleentzat 4-13 urte beteta – 10 euro 14-17 urte beteta – 10 euro 18-65 urte beteak – 20 euro 65 urtetik gorakoa – 10 euro Familiarra, 14 urte arteko seme-alabekin – 30 euro 4 urtetik beherakoak – 0 euro Erroldatu GABEKOentzako abonua 4-13 urte beteta – 20 euro 14-17 urte beteta – 20 euro 18-65 urte beteak – 40 euro 65 urtetik […]

Pasarelako kableak etenda

Ez da hilabete bete, hilerri ingurua eta Torresoroa lotzen dituen pasabidean argia jarri zenetik. Antza denez, norbaiti ez zaio argia gustatu, eta kableari tira eginez eten egin du. Berriro ere, denon kontura, lanordu eta euro gehiago!!! Noizbait ikasiko dugu ondo dagoena ondo lagatzen?

Ur-parkea martxan

Gaurtik aurrera, ur-parkea martxan egongo da. Gogoratu instalazioa denona dela eta zaintzea komeni dela: puzgarririk ez erabili jolaserako, pipa edo horrelakorik ez jan barruan, parkean bertan ezin da erre ez eta alkohola edan ere, oin hutsik edo txankletekin ibili, zakarrontziak txukun erabili… eta freskatuz, gozatu!!!

Erretiratuen etxeko taberna ustiatzeko zerbitzua lizitatu du Urduñako Udalak

Udalak lizitazio publiko bidez esleituko du erretiratuen klubeko taberna ustiatzeko zerbitzua, 19.836 eurotan (BEZik gabe), 24.001,56 euro osotara (BEZa barne). Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 27an, larunbata, amaituko da, 14:00etan. Lizitazioaren betekizunak eta baldintzak esteka honetan kontsulta daitezke: https://www.contratacion.euskadi.eus/kontratazio_iragarkia/erretiratuen-etxeko-taberna-ustiatzeko-zerbitzuaren-emakida/w32-kpeperfi/eu/

Araba Euskarazera joateko autobus zerbitzua antolatu du Udalak

Ekainaren 19an, igandea, izango da aurtengo Araba Euskaraz, Gasteizko Olarizu zelaietan, eta bertara joateko autobus zerbitzua antolatu du Udalak. Suhiltzaileetatik aterako dira, 09:30ean; itzultzeko, 19:30ean hartuko dute busa. Prezioa 9 eurokoa izango da eta izen-ematea​k ekainaren 16ra arte izango dira, Alondegian, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Udalaren zeregin bakarra autobusak koordinatzea da, eta ez bidaiariez arduratzea. Norbait ez balego itzulera orduan, 10 minutuz itxarongo da. Agertuko ez balitz, bertan geratuko litzateke, eta Udalak ez luke izango inongo ardurarik.

Egonkortze-plazen lan-eskaintza publikoa onartu du Urduñako Udalak

Urduñako Udalak egonkortze-plazen enplegu publikorako eskaintza publikoa onartu du udaletxerako zein Urduñako Arkupea SL eta Urduña Ederra SL sozietate publikoetarako (nagusien egoitzari eta sustapen ekonomikorako toki-garapenerako agentziari dagozkienak), enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legeak xedatzen duen bezala. Gaur egun bitarteko langileek betetzen dituzten edo hutsik dauden plaza publikoak dira, hainbat eremutakoak: administrazio-laguntzailea, kudeaketa-teknikaria, hizkuntza-normalizazioko teknikaria, aparejadorea, zerbitzu anitzetako langilea, gizarte-langilea, brigadako arduraduna, udaltzaingo-agentea, garbitzailea, zeladorea, geriatria eta sustapen ekonomikoko teknikaria. Prozesu bakoitzaren oinarriak 2022ko abenduaren 31a baino lehen argitaratuko dira. Enplegua egonkortzeko prozesuak 2024ko abendua baino lehen amaitu behar dira. Prozesu horiei buruzko informazio guztia www.urduna.com webgunean […]

Zabor-bilketa eta -kudeaketa zerbitzuaren birmoldaketa

Udalaren Ingurumen Arloak edukiontzien antolamendua birformulatu du, nagusiki hondakinak biltzeko zerbitzuaren prezioak gora egin duelako; hau da, zerbitzuaren kostua merkatzeko eta garestitzeari aurre egiteko helburuarekin. Horretarako, edukiontzi bakoitza zein maiztasunekin erabiltzen den aztertu du Udalak Udaltalderekin batera, erabilera baxuagoa duen edukiontziren bat alde batera uzteko, nolanahi ere, auzo edo gune ezberdinak edukiontzirik gabe uztea saihestuz. ​ Bestalde, osasun zentrotik eta ibaitik gertu zeuden edukiontziak lekuz aldatu dituzte, URAk hala eskatuta, ura ez kutsatzeko, eta Kale Nagusian daudenak, segurtasun arrazoiengatik ekintza bandalikoen aurrean.​