style="height:!important"

Berriak

Euskara elkarrizketak eskaintzeko bolondres sarea sortu du Urduñako eskolako guraso elkarteak

Bolondres sare bat antolatzen ari dira hainbat herritar Urduñako Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko haurrei euskara elkarrizketak eskaintzeko, eta Urduñako Udalak gomendatzen du. Helburua da berrogeialdi honetan haur bakar bat ere ez geratzea atzean hezkuntza prozesuan, bere etxean euskaraz hitz egiten ez delako. Asmoa astean 15-20 minutuko 1-2 elkarrizketa egitea da. Horiek banan-banan, bolondres bat haur batekin, eta birtualak izango dira: telefono deiak, WhatsApp bideo-deiak, Skype, etab. Komunikatzeko modua eta ordutegia bolondresak eta familiak adostuko dituzte, bientzako modurik erosoenera egokituz. Proiektua BOLONDRES GISA interesatzen bazaizu, esteka honen bidez eman dezakezu zure izena: https://forms.gle/CFB5geP9bYipC5jg9 Zure izena erregistratuta geratzen denean, haur baten kontaktua […]

Iurretako Haurreskolako matrikula irekita 

Jolasten eta hazten 0-2 urte 2019/2020 jaiotakoak Online Maiatzaren 21etik ekainaren 8ra Aurrez aurrekoa (presentziala) Ekainaren 1etik 8ra (biak barne) 9:00 – 14:00 *aurretik emailez hitzordua eskatzeko aukera ‘Etorkizuna’ Iurretako Haurreskola Telf.: 94 620 09 37 Email: iurreta.iurreta@haurreskolak.eus

Haurreskolarako matrikulazioa ireki da

Urduñako haurreskolan 2020-2021 ikasturterako izen-emateko epea irekita dago, eta online zein aurrez aurre egin daiteke. Interneten, maiatzaren 21etik ekainaren 8ra bitartean gauzatzeko aukera dago www.haurreskolak.eus webgunean; zentroan bertan, aldiz, ekainaren 1etik 8ra, 9:00etatik 14:00etara. Koronabirusa dela eta, haurreskola aurrez aurre ikusteko ohiko ate irekiak ez dira egongo, baina instalazioen bideo bat eskegi dute webgunean familien eskura. Edozein zalantza argitzeko, harremanetan jartzeko aukera dago Nafarroa 5. helbidean, 9:00etatik 14:00etara, 945 38 33 46 telefono zenbakian eta urduna.urduna@haurreskolak.eus email helbidean.

“Etxean gaude baina laister… kalean” haurrentzako marrazki lehiaketaren irabazleak 

Epamahaiak dagoeneko erabaki du nortzuk diren “Etxean gaude baina laister… kalean” haurrentzako marrazki lehiaketaren irabazleak. Txapelketa horretan 2015 eta 2018 artean zein 2010 eta 2011 artean jaiotako gazteak lehiatu dira. Zorionak irabazle guztiei! Irabazleek euren opari-txekea jaso ahal izango dute Alondegian maiatzaren 15ean, ostirala, 11:30etik 12:30era. 2010-2014 bitartekoak Lehenengo saria: Ane Rivera Hernandez. 9 urte Bigarren saria: Nahia Urruela Biguri. 7 urte 2015-2018 bitartekoak Lehenengo saria: Miren Larrazabal Campo. 4 urte Bigarren saria: Leie Martinez Santos. 2 urte

@UrduñakoGaztelekua martxan jarriko da asteburuan, hiriko gazteei online asialdia eskaintzeko

Urduñako Gaztelekuak, Instagrameko kontu berriaren bitartez, etxean egiteko ekimenak antolatuko ditu. Ekintza anitzak izango dira, besteak beste, challenge ezberdinak, kirol ekintzak, musika eta esperimentuak. 10 eta 17 urte bitarteko Urduñako gazteei bideratuta dago. Horiek ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute hainbat euskarriren bidez, adibidez, bideoak bidaliz. Orokorrean, 48 orduko epea izango dute parte hartzeko. Gazteek bidaltzen dituzten bideoen artean, zozketak egingo dira. Bideo guztiak @urdunakogaztelekua-ra igoko dituzte. Asteburuetan, ostiraletik igandera, hainbat ekintza egitera animatuko dituzte umeak. Jarduera horien helburu nagusiak ondo pasatzea eta, aldi berean, balore osauntsuetan gazteak hezten jarraitzea dira.

Adingabeak kalera ateratzeko segurtasun neurriak

Apirilaren 26tik aurrera, bost asteko konfinamenduaren ostean, 14 urtetik beherako haurrak kalera irten ahal izango dira, paseatzera edo ariketa fisikoa egitera. Osasun Ministerioak ezarritako jarraibideen arabera eta egungo osasun-alarmako egoerarekin bat etorriz egin beharko dira irteera horiek. Familientzat egoera hori kudeatzea zaila izan daitekeenez eta, batez ere, umeen osasuna ahalik eta gehien babeste aldera, arduraz jokatzeko beti eskatzen zaie herritarrei. Osasun-agintariek adierazitako arauen arabera, haurrek heldu batekin joan beharko dute. Pertsona heldu bakoitzarekin, gehienez hiru adingabe joan ahal izango dira. Irteerek ezin izango dute ordubete baino gehiago iraun eta etxe bakoitzetik kilometro bateko distantziara egingo dira gehienez, 09:00etatik 21:00etara bitartean. […]

Gora haurtzaroa 

Datorren apirilaren 26an, eguerdiko 12etan, txalo zaparrada ematea gure etxe, leiho, balkoietatik… xede hauekin: Haurrak zoriontzea erakutsi diguten jarreragatik. Ospatzea modu bizian, hurrengo egunean, Hego Euskal Herriko haurrek kalera ateratzeko izanen duten aukeragatik. Haurren aldeko eskubideen aldarrikapenak gizarteratzea eta haurren ahotsak entzuna izan behar duela aldarrikatzea. Anima zaitezte!!! #Gorahaurtzaroa

Apirilaren 26ra arte parte har daiteke “Etxean gaude, baina laister… kalean” haurrentzako pintura lehiaketan

“Etxean gaude, baina laister… kalean” izeneko marrazki lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 26ra arte luzatu da. Horretan, 2015 eta 2018 artean zein 2010 eta 2011 artean jaiotako gazteak lehiatuko dira. Parte hartzeko, marrazkiaren argazki bat bidali beharra dago etxeangaude@urduna.com helbidera. Mezuaren gorputzean honako datuak adierazi behar dituzte umeek: aitaren/amaren edo tutorearen izen-abizenak, adina, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa. Egile bakoitzak obra bat aurkeztu ahal izango du gehienez. Formatua librea eta teknikak kolore-mugarik gabekoak dira, baina gaia ondorengoa da: “ETXEAN GAUDE, BAINA LAISTER… KALEAN”. Marrazkietan “Urduñan etxean gaude” leloa agertu beharko da. Lelo hori agertzen ez bada, kartela baliogabetzat joko da […]

Antzuolako udaleku irekiak 2020

2020ko udaleku irekiak uztailaren 1etik uztailaren 16ra, biak barne, izango dira. Izena ematea apirilaren 20tik 30era bitartean egin daiteke telefono honetara deituz: 943 766065 (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:00etara) Kuota arrunta: 72 euro. Familia ugariek: 48 euro. Kontutan izan aurtengo udalekuak Covid-19aren krisiak baldintzatu ditzakela.