style="height:!important"

Berriak

Plan Orokorra, saio berria

Antzuolako HAPOa garatzeko partaidetza prozesua abian da, eta dagoeneko talde eragilean zein saio irekietan aritu zarete lanean herritarrak. Pasa den saioetan Antzuolako hirigintzarako egokiak diren lurren balorazioa egin genuen eta jarduera ekonomikoen ikuspegia jaso genuen, besteak beste, energia, ingurumena eta lurraren okupazioaren aldetik. Zertarako dira egokiak Antzuolako lurrak? Zuen ekarpenen bitartez, lur horien egoeraz eta ezaugarriez hitz egin genuen eta zein neurritan eta zertarako baliagarriak diren etorkizuneko Plan Orokorrean. Datorren saio irekian ekarpen horietaz baliatuko gara HAPOaren aurrerakinak jasoko dituen antolamendu aukera desberdinak irudikatzeko. Horretarako maiatzaren 26ean TORRESOROAN, arratsaldeko 18:30tatik 20:30tara egingo den SAIO IREKIAN parte hartzea eskatzen dizuegu herritar […]

Lurrak zertarako? Saio irekia Torresoroan

Plan Orokorraren lanketaren barruan, gaur arratsaldeko 18:30etan saio ireki bat izango dugu Torresoroan; Antzuolako etorkizunaren eredu ekonomikoa: zirkularra, jasangarria edota burujabea? Izenburu horren barruan Antzuolako ekonomia ereduaz arituko gara, eta JARDUERA EKONOMIKOEN inguruko hausnarketa egin nahi dugu energiaren, ingurunearen, eta lurzoruaren erabilerarekin harremana duten hainbat arloen argiuneak eta hobetzekoak identifikatzeko, etorkizunera begirako erronkak irudikatzeko. Animatu eta parte hartu!

Antzuolako alardea 2022

Alardea, uztailaren 16an egingo da, gorde data! Parte-hartzea konfirmatzeko moduak: -Alardeko kideren bati esanez -info@antzuolakoalardea.eus-era mezu bat bidaliz -Udaletxean jakinaraziz -Sare-sozialetan mezu pribatu bat idatziz (Maiatzaren 15a baino lehen)

Hiriko etxebizitza eta eredu energetikoari buruzko diagnostikorako inkestetan parte hartuko dute Urduñako 200 etxek eta beste 100 erakundek

Urduñako etxebizitza-, mugikortasun- eta energia-ereduari buruzko diagnostikoa egiteko helburuarekin, hainbat datu bilduko dituzte maiatzean inkesten bidez. Aztiker Ikergunea ikerketa soziologikoko zentroak burutuko ditu inkestak eta erantzunen interpretazioa Hiritik At kooperatibarekin zein Kimetz E. Munitxa ingeniero aholkulariarekin lankidetzan egingo da. Guztira, 300 erakunde inguruko lagin bat bilduko da, 200 etxe eta 100 komertzio, negozio, ostalaritza-establezimendu edo bestelako tokiko zerbitzu. Helburua herriko etxebizitzen egoera aztertzea da, eta, zehazki, zenbait alderdi, hala nola materiala, jabetza, banaketa, eta abar ikertzea, baita dituzten energia-beharrak hautematea ere. Horretarako, diagnostiko honen indarguneetako bat herritarren beharrei aktiboki entzutea izango da. Emaitzak ahalik eta adierazgarrienak izan daitezen, inkestak adin […]

Plan Orokorra, bilera irekia

“Antzuolako etorkizunaren eredu ekonomikoa. Zirkularra, jasangarria edota burujabea?” Izenburu hori jarri diote, herriko Plan Orokorraren barruan, datorren ostegunean, maiatzak 12, Torresoroan egingo den saio irekiari. Plan Orokorra gidatzen ari den taldearen arabera, saio horretan Antzuolako ekonomia eredua izango da aztergai. JARDUERA EKONOMIKOEN inguruko hausnarketa egin nahi da energiaren, ingurunearen, eta lurzoruaren erabilerarekin harremana duten hainbat arloen argiuneak eta hobetzekoak identifikatzeko, etorkizunera begirako erronkak irudikatzeko. Saioa arratsaldeko 18:30tan hasiko da, eta herritar guztiak gonbidatuak daude,herritarren ekarpena ezinbestekoa izango da eta. Beraz, animatu eta agertu Torresoroara.

Etxebizitza beharra herrian

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra idazten ari gara orain. Prozesu horretan, ahalik eta informazio gehien biltzeko, zenbait parte-hartze saio egin dira, eta orain pausu bat gehiago ematera goaz. Orain, etxebizitza beharren inguruko galdetegi bat betetzeko eskatu nahi dizuegu, etxe hutsen kopurua jakinik eta egungo etxebizitzen gabeziak eta arazoak jasota, hirigintza planak arlo honetan zein helburu markatu behar lituzkeen definitzeko. Inkestaren sarreran ikusiko duzue apirilaren 25a dela betetzeko azken eguna, baina maiatzaren 7a arte betetzeko aukera egongo da. Animatu, zure iritzia behar dugu eta. Inkesta betetzeko honako helbidean sartu behar duzu: https://labur.eus/ANTZUOLANBIZI

Herriko lurrak marrazteko bilera

Dagoeneko Herriko Plan Orokorraren lanketa hasia dago; hau da, herriko lurren erabilerak erabakitzea helburu duen prozesua. Helburu garrantzitsua duen prozesoa da, hor erabakiko direlako zein lur nekazal-erabilerarako laga, zein industriarako, zein urbanizagarria, nola saihestuko diren gune arriskutsuak… Hori dela eta, bihar asteartea 15, arratsaldeko 18:30etarako Torresoroara agertzeko deia egiten dizugu. Bilerak bi orduko iraupena izango du eta zaintza-zerbitzua egongo da.

Abierto el proceso participativo sobre impuestos y tasas de cara a 2022 con la propuesta presentada para su debate.

Contenido de la página Los impuestos y tasas llevan congelados por diferentes motivos entre 3 y 4 años. El IPC interanual de agosto se sitúa en el 3,3 % pero los servicios económicos consideran que no será el IPC a finales de año, es por ello que se toma como referencia para la actualización un 2% en algunos impuestos y tasas. La propuesta se ha publicado en la web municipal para que la ciudadanía pueda realizar propuestas y sugerencias que serán debatidas en el próximo pleno. El equipo de Gobierno ha presentado la propuesta de impuestos y tasas para el […]

Auzolanean

Lore-lehiaketaz gain, asteburuan auzolan ekintza bi ere burutu dira: hormirudi feminista margotzea eta erreka garbitzea. Bietan lan-giro ederra eta emaitza bikaina. Zorionak parte hartzaile denei!!!

Jolasguneen inguruko ariketa

Herriko Plazatik pasatzen bazara, Udaletxeko arkupean mahai bat, galdeketa eta kaxa bat ikusiko dituzu. Herriko jolasguneak hobetzeko ideiaren bat baduzu, aprobetxa aukera eta eman iritzia. Denok eskertuko dugu!!