style="height:!important"

Berriak

Zain gaitezen!

COVID kasuen gorakada ikusita, berriro ere informazioa eta gomendioak ematen hasiko gara. Ohi denez, segurtasuna ziurtatu ezin dugun ekintzarik ez dugu egingo; ziurtatu badezakegu, aldiz, bai. Horrela, larunbatean Torresoroan egingo den antzerkia mantendu egin dugu, neurriak hartuta jakina. Domekako gaztainerre-eguna, berriz, bertan behera lagatzea erabaki genuen. Zaintzeko hiru gomendio: distantziak, barrualdeetan musukoa, eta aireztapena zaindu.

Aurretiazko borondateei buruzko hitzaldiak azaroaren 3an eta 10ean

Urduñako osasun-zentroko langileek aurretiazko borondateei buruzko hitzaldiak emango dituzte azaroaren 3an eta 10ean. Alondegian izango da, 18:00etan. Bertan, pertsona batek etorkizunean jaso edo baztertu nahi dituen osasun-zainketak finkatuko dira. Gehienez ere 25 lagunentzako tokia egongo da; beraz, aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, osasun zentroan.

‘Hil aurretik nahi dut’ horma Foru Plazan izango da azaroaren 1ean

‘Dando vida a la muerte’ jaialdiaren barruan, ‘Hil aurretik nahi dut’ harresia instalatuko da Foru Plazan azaroaren 1ean, astelehenean, 11:00etatik 14:00ak arte. Bertan, hil aurretik bete nahi dituzten desioak eta bestelako xedeak idatziko dituzte parte-hartzaileek. Ekintza honen zein, oro har, jaialdiaren helburua da heriotzaren inguruko kontzientzia hartzea. Jaialdia espainiar estatu mailan antolatuko da eta Euskadiko hainbat lekutan eskainiko dira ekintzak. Egitarauak albiste honetan kontsulta daitezke.

Koloneko minbiziaren baheketa

Kolon eta ondesteko minbizia detektatzeko beste behaketa txanda bat abiatu da Aiarako Lehen Mailako Atentzioko Unitatean, Urduñako zentroa barne. 50 eta 69 urte bitarteko pertsona guztiei gutuna bidaliko zaie, eginkarietan ezkutuko odola detektatzeko proba egiteko behar den kitarekin batera. Lagina jaso ondoren, osasun-zentroetan instalatuko diren edukiontzietan utzi behar da. Emaitza positiboa bada, kolonoskopia egin beharra dago diagnostikoa baieztatzeko.

COVID19. Etxebarri kolore berdean sartu da, 6 positibo erregistratu baititu azken 14 egunetan, eta, beraz, intzidentzia-tasa 60 kasutik behera jaitsi da 100.000 biztanleko.

Contenido de la página Intzidentzia-tasa nabarmen jaitsi da gure udalerrian: 52,36 kasu 100.000 biztanleko. Zehazki, 6 pertsona positibo izan dira azken 14 egunetan. Horrela, Etxebarri semaforo berdean sartuko da. Egonkortasun epidemiologikoko egoera horren aurrean, Udalak informazio estatistikoa argitaratzeari utziko dio. Egoerak hala eskatzen badu, udalerriko egoeraren berri emango da berriro xehetasunez. LABIren hurrengo bilerara arte itxaron beharko da egoera berria eta aplikatu beharreko baldintza berriak ezagutzeko eta ikusteko. Udalak zuhurtziaz jokatzeko eta ezarritako neurriak betetzeko mezua bidaltzen jarraitzen du, normaltasun berrira iritsi arte. Eskerrak eman nahi dizkiegu osasun-langileei, oro har, eta osasun-zentrokoei, bereziki, egindako lanagatik, ahalegin handia egin baitute aparteko […]

Oreka eta ongizate integralari buruzko tailerra, Mª Belén Andresen eskutik

Mª Belén Andrés psikologo transpertsonalak, osasun mentalean eta teknika psikoterapeutikoetan espezializatuak, “Oreka eta ongizate integrala” ikastaroa eskainiko du urriaren 20tik aurrera Alondegian, Berdintasun Arloak antolatuta. Zortzi saio izango dira, bakoitza bi ordukoa, 18:00etatik 20:00etara, astean behin eta 10-20 pertsonako taldeetan. Prestakuntzaren kostua 50 eurokoa izango da. Hastapen ikastaroa da, baina 2018an egin zutenek ere eman dezakete izena. Izen-emateak Izen-emateak urriaren lehen hamabostaldian egingo dira Alondegia Gizarte Etxean bertan.

Berri onak

Intzidentzia-tasak behera egin du eta 183,57-an daukagu orain. Beherakada berri ona da, ea horrela jarraitzen dugun 0-ra iritsi arte! Zaindu zeu eta ingurukoak!

Gora

Hiru kasu berrirekin, 14 eguneko intzidentzia metatua berriz ere igo egin da, 550,71an dago. Animo eta jarraitu zeu eta ingurukoak zaintzen!

Apurtxo bat hobeto

Koronabirusaren bilakaera gure inguruan txarrera badoa ere, ematen du gurean apur bat hobetu dala. Duela astebete 1.000tik gorako intzidentzia-tasa geneukan, eta orain 688an gaude. Ea asteburua nola doakigun!! Bien bitartean ez ahaztu: zentzuz jokatu, neurriak bete, eta zaindu gehien maite duzun hori!!!