style="height:!important"

Berriak

Eskolarako eta frontoirako atezaina

Antzuolako Udalak Eskolako eta Frontoirako kontserjearen lanpostua osatu nahi du. Lanpostuaren eginkizunak mota honetako postuei dagozkienen artean Udalak agintzen dituenak dira, hala nola eskolako eta frontoiko ateak zabaltzea eta ixtea, alarmaz arduratzea, argi-, ur- eta berokuntza-instalazioak kontrolatzea, frontoia eta ikastetxea zaintzea eta, bereziki, ikastetxean ezagutza espezializaturik eskatzen ez duten mantentze-lan txikiak egitea (zurgin-, iturgin-, argiketari-, pintura- eta garbiketa-lanak) eta kategoriaren arabera Udalak agindu dezakeen beste edozein zeregin betetzea. Horretaz gain, udal-langileen taldeak laguntza behar duen aldiro, hura eman beharko du. Gutxieneko baldintzak: – Eskola-ziurtagiria edo baliokidea den beste tituluren baten jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea. […]

Lanpostu eskaintza gazteentzat

Sormen arloko lan-taldean dugun gabezia estaltzen laguntzeko, 16 eta 30 urte arteko pertsona bat behar du Udalak. Hautagai izateko, nahitaezkoa da Lanbiden izena emanda edukitzea; hortaz, nahi dutenek, urriaren 11tik 22ra arte Lanbiden eman beharko dute izena. Lanpostua urtebeterako izango da, azaroaren 2an hasita. Baldintzak honako hauek dira: – Antzuolan erroldatua egotea. – 16 eta 30 urte adin-tartean egotea. – LANBIDEn izena emanda egotea – Aurretiazko eskaera egitea. – Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun funtzionala edukitzea. Gaitasun hori Antzuolako Udalak egiaztatuko du izendapena egin aurretik, 2013ko azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretu Legegileak, desgaituen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Legearen Testu […]

Brigadarako eta Gizarte Ongizate Arlorako lan-poltsen deialdia

Udalak zerbitzu anitzetako langileen lan-poltsa sortuko du udal brigadarentzat eta gizarte-langileena Gizarte Ongizate sailarentzat. Hutsik geratu daitezkeen plazak zein lanpostuen ordezkapenak betetzeko helburua dute deialdi hauek, baita aldi baterako beharrak betetzeko helburua ere. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean oinarri arautzaileak onartu eta gero irekiko dira deialdiak, eta ohiko komunikabideetan argitaratuko dira: udal webgunean, Facebook eta Twitter profiletan eta Hirix plataforman.

Industria eta merkataritzaren sustapenerako teknikaria aldi baterako kontratatzeko hautaketa-prozesua abiatu du Udalak

Urduñako Udalak industria eta merkataritza sustatzeko teknikari berri bat kontratatuko du aldi baterako, Sustapen Ekonomikoko Sailaren barruan eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako laguntza ekonomiko baten bitartez. Kontratazioa obra eta zerbitzuko aldi baterako lan-kontratuaren modalitatekoa izango da, 6 hilabeteko iraupenarekin eta urteko 33.600 euroko soldata gordinarekin. Azaroaren 23ra arte, oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten herritarrek parte hartu ahal izango dute. Oinarriak esteka honetan daude eskuragarri. Izen-emateak aurrez aurre egin daitezke dira, Urduñako Herritarren Arretarako Bulegoan (Kale Zaharra, 2-4), astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era; 945 38 30 03 telefono-zenbakira deituta (luz. 81), informazioa jasotzeko bakarrik; telematikoki, Urduñako Udalaren egoitza elektronikoan dagoen sarrera-erregistroan: www.urduna.com, […]

Lau pertsona behar dira ur-parkeko zaintza-lanetarako

COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela-eta, erakunde publikoei kudeatzen dituzten instalazio eta zerbitzu guztietan segurtasuna bermatzea dagokie. Ur-parkeak osasun-baldintza guztiak betetzen ditu, baina, berriki onartu den kirol-instalazioen dekretuak mugak jartzen ditu edukierari dagokionez; hain zuzen ere, edukieran arruntaren % 60koak. Hori dela-eta, ziurtatzeko sekula ez dela onartutakoa baino jende gehiago egongo ur-parkean, modurik egokiena txandak egitea dela erabaki dugu. Horretarako, baina, behar-beharrezkoa da norbaitek txandak betetzen direla ziurtatzea. Hortaz, Udal honek lau pertsona kontratatu nahi ditu ur-parkean zaintza-lanak egiteko. Izen-ematea egiteko Udaletxera joan edo telefonoz deitu: 943766246. Epea, ekainak 18. Informazio gehiago, erantsitako artxiboan.

Udaletxerako lan-eskaintza

Udalak bi pertsona kontratatuko ditu hiru hilabeterako, garbiketa eta peoi-lanak egiteko udal-langileekin batera. Batek, “RGI” kobratzen duena izan behar du eta, bestea berriz, emakumezkoa. Eskaera Lanbideren bidez egin behar da nahitaez, eta eskaera egiteko epea abenduaren 13an bukatzen da. Antzuolan erroldatua, Eskola Ziurtagiria edo baliokidea ezinbestekoak izango dira, baita gidatzeko B-1 gida-baimena ere eta, gutxienez, 1. hizkuntza eskakizuna. Horrez gain, Lanbideko deialdiak ezartzen dituen baldintzak bete beharko dira. Informazio gehiago Udaletxeko harrera-zerbitzuan!

LAN ESKAINTZA

Administrari Laguntzaile postu 1 Eguneko kudeaketako udal-bulegoetako laguntza lan errealizaziorako. Ezinbesteko baldintzak ezarritakoa betetzea Lanbide-ren Erabakian 13a ekaina 2018 enpleguko lokaletarako laguntzetako. 6 hilabeteko kontratua eskaintzen da. Balioetsiko du administrazioko esperientzia. Esperientzia minimoa: 6 hilabete. Ordutegia: 8:00-15:00-etarako. Soldata 1.300 € gordin. Altxatze-data 31/12/2018an. Izena emateko epea: 2018/12/10 Izena emateko telefonoak: 945 160 600 / 630 305 452