style="height:!important"

Berriak

Tashakor taldeak kontzertua eskainiko du ekainaren 4ko merkatuan Urdufolk jaialdiaren aurkezpen moduan

Urdufolk jaialdiaren eta Urduñako ekoizleen merkatuaren arteko lankidetzan, Tashakor taldearen kontzertua hartuko du Foru Plazak ekainaren 4an, larunbata, 12:30ean. Bertoko ekoizleen merkatua izango da bertan, ohi bezala, 10:00etatik 14:00. Kontzertu hori irailean luzatuko den Urdufolk jaialdiaren aurkezpena izango da hirian.

Orduña Hiria Museoak programazio berezia antolatu du bere urteurrena eta Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Museoen Nazioarteko Eguna eta bere hirugarren urteurrena direla eta, Urduñako Museoak hainbat jarduera hartuko ditu maiatzaren 18an, asteazkenean. Ekitaldia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eskainiko dituzten ate irekiekin hasiko da. Arratsaldean, 18:00etan, Porrilló artistaren topaketa-solasaldia izango da protagonista. Sarrera librea izango da bi ekintzetan eta, horiek amaitu ondoren, museoaren irekieraren hirugarren urteurreneko jaiari hasiera emango zaio. Halaber, nabarmendu beharra dago Museoak bisita gidatuak eskainiko dituela aste osoan zehar Urduñako ikastetxeentzat.

Zinemagintzaren inguruko tailerra abian jarriko du Alondegiak 12 eta 18 urte bitarteko gazteei bideratuta

Zinemari buruzko 7 asteko tailerra hartuko du Alondegiak 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, apirilaren 2. hamabostalditik aurrera, hain zuzen. Astean 2 orduko saio bana eskainiko dute; guztira, 14 ordu. Gaztelaniaz izango da eta hainbat diziplina jorratuko dituzte: gidoigintza eta narratiba, kameraren aurreko interpretazioa, ikus-entzunezko teknika, etab. Besteak beste, honako helburuak erdietsi nahi ditu ekimen honek: gazteen arteko talde-lana sustatzea, norberaren eta gorputzaren adierazpena, interpretazioaren eta idazmenaren bidez, proiektu sortzaileak abiatzeko autokudeaketa bultzatzea, Urduñako gazteei ikus-entzunezko sorkuntza eta errealizazio teknikak erakustea eta, azkenik, ikus-entzunezko kulturara gazteak hurbiltzea, arlo honen Historian nahiz oinarrizko kontzeptuetan laburki sakonduz. Izen-emateak: Gehienez, 10 parte-hartzaile arituko […]

Bisita ofiziala egin dute Romulo Jatetxeko margolanen erakusketara, Urduña eta Haroren arteko truke kulturalaren barruan

Romulo Jatetxean, martxoaren 2an, asteazkenean, ‘Versiones’ izeneko margolanek erakusketa bisitatu dute bere egileak, Julio Alvarezek, zein Haro eta Urduñaren arteko kultur trukea bultzatu dutenek, Urduñako TeBeOtekako Iñigo Arrizabalagak, Haroko Cafe Liceoko Claudia Tismanarik eta aipatutako jatetxeko arduraduna den Rafa Martinezek, hain zuzen ere. Era berean, ekitaldian ere izan dira Loraldi Emakumeen Elkarteko artistak, ekimen beraren barruan Haron olio margoen erakusketa eskaini dutenak, eta Efrén García Frechilla, hurrengo erakusketaren protagonista izango den margolari urduñarra. Haro eta Urduña hirien arteko kultura-trukea, Romulo jatetxearekin eta Cafe Liceorekin elkarlanean Urduñako TeBeOteka bultzatuta, pandemiaren garaian “sektorerik kaltetuenetako bat” sustatzeko helburuarekin sortu da, ostalaritzaren sektorea laguntzeko, […]

I Festi Aefat Orduña 2022 jaialdia izango da Urduñan ataxia telangiektasia gaixotasun arraroaren ikerketan laguntzeko

Contenido de la página Ekainaren 24an eta 25an daramatza “I Festi Aefat Orduña 2022” jaialdia hartuko du Urduñako autokarabanentzako aparkalekuak, bertan familia osoarentzako musika eta jarduerak egongo dira. Pandemiak ospakizuna atzeratu duen arren, Urduñako lagun talde batek hainbat urte daramatza jaialdia antolatzen. Inguruko lagun batzuei laguntzeko sortu zen ideia, ataxia telangiektasia duen seme txiki bat baitute, gaixotasun arraroa, oraindik sendabiderik eta tratamendurik ez duena eta, besteak beste, desgaitasun fisiko progresiboa eta minbizia izateko arrisku handiagoa eragiten duena. Jaialdian izango dira, besteak beste, Reincidentes Sevillako rock talde enblematikoa, ETS (En Tol Sarmiento) euskaldunak, Moonshine Wagon heavy-bluegrass taldea eta Modus Operandi. Gainera, […]

Motorrak berotuko ditu Urduñan Korrika Kulturalak

Martxoaren 31n KORRIKAren 22. edizioa abiatuko da Amurriotik. Motorrak berotzen hasteko, Urduñako Udalaren Euskara arloak Korrika Kultural xume bat antolatu du. Umeentzako zein helduentzako euskarazko ekintzak egongo dira ostiralero, martxoaren 11tik apirilaren 8ra bitartean. Besteak beste, umorezko bakarrizketak eskainiko dituzte Eitb-ko Barre Librea saioan egondako Ion Martinez ‘Txiki’ bakarrizketariak, Euskadi Irratian eta ETB1ean aurkezle eta irrati esatari ibili den Kaitin Allende umoregileak eta Beatriz Egizabal bakarrizketariak. Itzal eta txotxongilo tailerrak ere izango dira. Kasu honetan, izena eman beharko da Alondegian martxoaren 1etik aurrera. MARTXOAK 11, OSTIRALA 17:00 – Ibon magoa, Gurasolagunen eskutik, Alondegian. 18:30 – Itzal eta txotxongilo laborategia. MARTXOAK […]

Pandemia egoerara egokitutako egitarau oparoa antolatu du Kultura Arloak Aratusteak ospatzeko

Aratusteen ospakizuna otsailaren 25ean abiatuko da Urduñan, 17:30ean eskainiko duten haurrentzako tailerrakin. Alondegian izango da eta, bertan, makillaje eta maskaren sorkuntza saioaz gozatzeko aukera izango dute 4 eta 12 urte bitartekoek. Hurrengo egunean, Elektrotxaranga Orkestrak hasiera emango dio inauteri-larunbatari. Kaleak musikaz beteko dituzte 13:00etatik aurrera. Desfilea 18:30ean hasiko da Herri Eskolan. Edukiera kontrolatu ahal izateko, izen-emateak online izango dira otsailaren 24ra arte, www.labur.eus/AratusteakUrduna helbidean. Dena dela, izena emateko azken aukera egongo da 17:00etan Eskolan. Behin desfilea amaituta, DJ Pacok eta DJ Varrok gaua girotuko dute, 19:00etatik eta 21:30etik aurrera, hurrenez hurren. Igandean, hilaren 27an, Santa Zezilia musika bandak eta Bihotza […]

Urtarrilaren 5era arte bozkatu ahalko dute urduñarrek Gabonetako Erakusleiho lehiaketa

Udalaren Sustapen Ekonomikoko Arloak VII. Erakusleiho Lehiaketa jarri du martxan eta, beste behin ere, Gabonetan merkataritza sektorea suspertzea da helburua, txapelketan parte hartuz eta saltokien sormena eta irudia sustatuz. Proposamenak nahitaez egongo dira ikusgai abenduaren 9tik urtarrilaren 5era arte, egun horietan epaimahaiak balorazioa egingo baitu. Beraz, erakusketak dirauen egun horietan, erakusleihoak 20:30ak arte argiztatuta egongo dira gutxienez. Epaimahaiaren saria Lehiaketan izena eman duten erakusleihoen balorazioa, alde batetik, epaimahai tekniko baten bitartez egingo da. Erakusleiho bakoitzari, gehienez, 40 puntu emango zaizkio: sormena eta originaltasuna (1-10 puntu), argiztapena (1-10 puntu), kromatistika – kolorearen erabilera (1-10 puntu) eta, azkenik, prestaketa eta akabera (1-10 […]

Gabonetako hainbat ekintza hartuko ditu Urduñak abenduaren 17tik aurrera

Gai askotariko ekintzak antolatuko dira Urduñan Gabonetako egitarauaren barruan, ohi bezala, COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak bermatuta. Azpimarratu beharra dago hiriko organoak ezagutzeko bisita gidatua bertan behera geratu dela. Abenduak 17 17:00etan.- Alondegian ESPERIMENTU TAILERRA. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei bideratuta. Izen-emateak Alondegian abenduaren 14ra arte. Plaza mugatuak. Abenduak 19 10:00etan.- Foru Plazatik, IRTEERA MARI DOMINGIREN ETXERA Urduñan. Behin bisita amaituta eta gutunak jasota, hamaiketakoa parte-hartzaileentzat. Abenduak 22 17:30ean.- Alondegian, HAUR IKUSKIZUNA Izen-emateak Alondegian abenduaren 17ra arte. Plaza mugatuak. Jarraian, 2021EKO GABONETAKO MARRAZKI LEHIAKETAren sari banaketa. Abenduak 24 11:00etatik 13:00etara.- Santa Zezilia Bandaren kontzertua udalerriko auzoetatik. 13:00etan amaituko da Foru […]