style="height:!important"

Berriak

Pinuetako gaitzaren aurkako entsegua

Pinadietako banda marroiaren gaitza dela-eta, Foru Aldundiak, Neiker ikerketa-zentroarekin batera, tratamendu berri baten entseguak egingo ditu aste honetan Gipuzkoako hainbat herritan, tartean Antzuolan. Helikoptero baten laguntzarekin, bi ongarri natural isuriko dituzte herri-sail batzuetako pinudi gazteetan. Ongarri horien zeregina, pinuen berezko babes-mekanismoa piztu eta indartzea da. Eguraldiak laguntzen badu, egun bakarrean egingo dute entsegua. Erabiliko dituzten bi ongarriak honako hauek dira: Econatur Vector (Vector_FP_200113) eta Econatur Acticoper (Vector_FP_200110).

Trekutz eta Korosterratzu elkarrekin txukunduz

Trekutz eta Korosterratzu Antzuolako inguru ederrenetarikoak dira, eta naturgune hauek,berez, aisialdirako prestatuta ere badaude. Hala ere, azken urteotan han dauden zuhaitzak hazi egin direnez, abarrak moztu, jaso eta ingurua txukuntzea komeni da. Horretarako auzolana deitua dago larunbata honetarako, eta zita Trekutzen goizeko 08:00etarako. Larunbata goiza giro ederrean lana eginez igaro nahi baduzu, albo batera laga ezin duzun aukera. Animatu eta parte hartu!!

Urriaren 19tik 25era aste berdea ospatuko dugu Elgetan

Ingurumena zaintzea ezinbestekoa dela uste dugulako, gure bizimoduak eragiten dituen arazoez jabetzera eta gogoeta bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Horretan laguntzeko egitarau bat prestatu dugu. Mankomunitatearen eskutik, sortzen ditugun hondakinak nola kudeatzen diren ezagutuz hasiko dugu astea. Martitzenean gaztetxoenentzat kontzertu didaktiko bat izango dugu ikusgai. Eguaztenean, energiaren autokontsumorako bidean eman beharreko pausoak azalduko dizkigute Goienerreko lagunek. Eguenean, “Ekologista naiz baino…” hitzaldia eskainiko dugu, nork ez dauka kontraesanik? Zapatuan errefusaren karakterizazioa egingo dugu plazan. Elgetan ongi sailkatzen dugu baina oraindik badugu zer hobetu. Bukatzeko, domekan, lehenengo erreka garbitzera joango gara eta nahi duen ororen laguntza ongietorria izango da. Gainera, astean zehar, […]

Iurretako Udalak bilera bat eskatu du ingurumen sailburuordetzarekin 

Durangon airearen kalitateari buruz egindako txostena jaso ondoren, Iurretako Udalak dagokion Sailari bidali dio azterketa hori, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailordetzarekin premiazko bilera bat egiteko eskatu du, bera baita ingurumenaren prebentzioan eta kontrolean eskumena duen erakundea, une jakin batzuetan azterlanean antzemandako gailur altuenak aztertzeko eta neurri egokiak hartzeko. Iurretako Udalak uste du ez dela prentsaren titularren eta argazkien momentua, saileko adituek eta teknikariek azterlana aztertu eta alderatzeko unea baizik, gune horiek identifikatzeko eta horiek ezabatzeko neurri egokiak ezartzeko. Horretarako, gure laguntza osoa berresten dugu. Iñaki Totorikaguena Sarrionandia alkateak adierazi duenez, “prozesu jarraitua da, eta kontrol- eta ikuskaritza-prozesuak etengabe berrebaluatu behar […]

Iurretako Udalak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan jarraituko du ingurumenaren kalitatea hobetzeko 

Iurretako Udalak urte asko daramatza Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin lankidetzan, udalerrian kokatutako ingurumen-baimen integratua dituzten industria-jardueren ingurumen-eraginak murrizteko, hau ingurumen-erakundearen eskumen esklusiboa direnak,bai eta udal-eskumenekoak diren jarduerena ere. Gaur egun, Durangoko Udalak argitara eman duen azterlanaren edukia ez dakigunez, Iurretako Udalak, orain arte bezala, Iurretako eta eskualdeko herritarren osasuna babesteko lanean jarraituko du eta behar diren neurri guztiak hartzeko eskatuko dio ingurumen-administrazio eskudunari. Ustez kutsatzaileak diren fokuak,dauden tokian daudela, eta horien jatorria identifikatzea funtsezkoa da ikuskatzeko eta beharrezko neurriak hartzeko. Nolanahi ere, harrigarria da horrelako txosten baten aurrean,beraiek larritzat jotzen dutena, Durangoko Udaleko gobernu-taldeak berehala agintari eskudunei bidali ez izana, […]

Urduñako Udalak Agroekologiaren aldeko Hirien Sarearen online urteko topaketan parte hartuko du  

Urduñako alkatea, Itziar Biguri, eta Marijo Imaz, Ekoizpen Udal Zerbitzuaren teknikaria, urteko topaketan arituko dira, urriaren 1ean eta 2an: ‘Tokiko elikadura-sistemak arrisku globalen aurrean, COVID-19tik krisi klimatikora’. 19 udal ordezkariek izango duten bileraren ostean, urriaren 1ean, ostegunean, online prentsaurrekoa eskainiko da, “Elikadura jasangarriaren aldeko adierazpena arrisku globalen aurrean” izenekoan sinatutako konpromisoak aurkezteko. Bertan, Urduñako Udala arituko da modu aktiboan. Konpromiso horiek Sarearen eta horren kide diren erakundeen ibilbide-orria zehaztuko dute. Ostegun arratsaldean, gainera, “Asesoría y acompañamiento a iniciativas productivas agroecológicas y acceso a la tierra” izeneko hitzaldian parte hartuko dute Bigurik eta Imazek, non Urduñako adibideak eta ibilbidea azalduko dituzten. […]

Aurten ere Etxebarriko Udalak herritarrei aukera ematen die euren etxeetan sortutako hondakin jakin batzuk behar bezala kudeatzeko Garbikerrek udalerrien eskura jartzen duen Garbigune mugikorraren bidez. 

Garbigune mugikorra zerbitzuaren helburua birziklapenaren kontzeptua erraztea eta hurbiltzea da; izan ere, herritarrek ez dute jada dauden Garbigune tradizionaletara joan beharrik eta udalerrian bertan egin dezakete. Bi edukiontzi mugikor dira, herrietan txandaka jartzen direnak; Etxebarrin irailaren 28tik urriaren 2ra arte egongo da eskura.