style="height:!important"

Berriak

Zabalik jarraitzen du garbiketa ikastaroan izena emateko epeak

Martxoaren bigarren hamabostaldian, eraikinak eta hiri-altzariak garbitzeko prestakuntza-ikastaroa hasiko da, lan-merkatuan sartzeko aukera hobetu nahi duten herritarrentzat. Norbaitek parte hartu nahi izanez gero eta oraindik izena eman ez badu, martxoaren 18ra arte (ostirala) egin dezake, Kale Zaharreko 2. zenbakian, udal bulegoetan. Ikastaroa Alondegian eskainiko dute, goizeko ordutegian.

Baratzegintza ikastaroa eta liztor asiarrari buruzko hitzaldia

Martxoaren 4an, 5ean, 12an, 16an, 18an, 19an eta 26an frutagintza eta ba­ratzezaintzari buruzko ikastaro prakti­koa egingo dute, Ekoizpen arloak antolatuta, 16:00etatik 18:00eta­ra asteazken eta ostiraletan eta 10:00etatik 13:00ak arte larunbatetan. Autokontsumorako baratzeetan zein Euskadiko Hazien Sarearekin batera kudeatutako fruta-baratzean eskainiko dute. Eguraldi aproposa egiten ez badu, ikasgelan egingo dituzte saioak. Izena emateko, ekozipen@urduna.com hel­bidera idazteko aukera dago. Liztor asiarrari buruzko hitzaldia Bestalde, martxoaren 16an, 18:30ean, liztor asia­rrek eragiten dituzten arazoei buruzko hitzaldia egongo da Alondegian.

Elikagaiak manipulatzeko ikastaroa

Irailean izango da elikagaiak manipulatzeko ikastaroan izena emateko epea. Horren bidez, elikagaien manipulatzaile txartela lortu ahal izango da. Talde bat osatzeko beharrezkoa den gutxieneko parte-hartzaile kopurura heltzen bada, prestakuntza Urduñan emango da, goizeko jardunaldi batean. 40 euroko kostua izango luke. Interesatuta egonez gero, parte hartzeko eskaera egin beharko da udaletxeko herritarren arretarako bulegoan (Zaharra kalea 2, behea) edo posta elektronikoz, helbide honetan: behargintza@urduna.com.

Ikastaroak: eskulanak eta yoga

Eskulanen eta yoga ikastaroetan izena emateko inprimakiak webgunean ere eskuratu daitezke: www.antzuola.eus helbidean, berriaren barruan. Inprimakiak jaitsi, bete, eta emailez bidali ditzakezu, udala@antzuola.eus helbidera.

Ikastaroak: eskulanak eta yoga

Dagoeneko eman daiteke izena eskulan eta yoga ikastaroetan. Kasu bietan, izena emateko epea irailaren 24an bukatuko da. Izen-ematea gauzatzeko, Udaletxetik pasa, eta harreran dagoen inprimakia bete behar da norberaren datuekin. Ezustekorik ez badago, ikastaroak urriaren erdian hasi eta hurrengo urteko maiatzean bukatuko dira.

BIZILABE proiektua. Zientzia eta teknologia-tailerrak eskainiko dira eskualdeko gazteguneetan. 

* Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyar Fundazioarekin batera, bigarren urtez jarri dute martxan Bizilabe ekimena, STEAM estrategiaz eskualdeko enplegua sustatzeko asmoz. * Otsailaren amaieratik aurrera, tailerrak ez ezik, enpresetarako bisitak, trebakuntza-saioak eta gazteen STEAM diagnosia egingo dira. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, zientzia eta teknologia hainbat tailer antolatu dituzte. Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zeberioko gazteguneetan eskainiko dituzte tailerrak gaian espezializatutako ikertzaileek. Gainera, onlineko bi tailer ere eskainiko dira eskualde osorako. Etxebarrin, Talka eta Mugarri Gazteguneen bidez, Sukaldaritza Zientziaren tailerra eskainiko da otsailaren 24tik martxoaren 24ra 17:00etatik 19:00etara. Izen-ematea […]

Udal ikastaroen formatu berriaren izen-emate epearen hasiera.  

Pandemiak sortutako ziurgabetasuna zela eta, ikasturtearen hasieran udal-ikastaroen egutegia atzeratzea erabaki zen, egoera eta kudeaketa egonkorragoa eta landugarriagoa izan arte. Hala, udalak erabaki du udal-ikastaroen jarduerari berriro ekitea, egiaztatu delako ekimen hori modu seguruan eta Covid-19 protokoloak errespetatuz eginda, mesede egiten diola pertsonen sozializazioari; izan ere, une honetan jarduera soziala egitea modu kontrolatuan ezinbestekotzat jotzen baita. Hori dela eta, aurten bai barruko espazioetan, zein kanpoko espazioetan planteatu dira tailerrak eta aldi berean zenbait berrikuntza proposatu dira: * Alde batetik, sukaldaritza hainbat alderditatik jorratzeko aukera egongo da: asteroko menuak, “real food” (janari erraza eta osasungarria) eta sukaldaritza bere ohiko formatuan. * […]