style="height:!important"

Berriak

Haur eta gazte etxebarritarrek osasun egoerara egokitutako Udalekuak izango dituzte

Contenido de la página Exebarriko txikienek eta gazteek aisialdirako aukera bat gehiago izango dute Udalekuekin, ekaina eta uztaila hilabeteetan zehar. Udala eta erakunde antolatzaileak lanean ari dira gaur egungo hezkuntza eta osasun bermeak betetzen dituzten kalitatezko udalekuak eskaintzeko. Garrantzitsua da gogoratzea Eusko Jaurlaritzak ezarritako jarraibideak betetzeaz gain, udako jarduerak uneoro egokituko direla egoerara, eta, beraz, programazioan beharrezkoak diren aldaketak sartu ahal izango direla. Programa ekainaren 28an jarriko da abian, horretarako izen ematea gauzatu beharko da apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitartean. Ahal den neurrian, jangelako eta aurretiko harrerako ohiko zerbitzuak eskainiko dira Udalaren eskaintza zabala izango da, alde batetik udalekuen ohiko […]

600 parte-hartzaile inguruk gozatu zuten Etxebarriko Aste Santuko ekitaldiez era seguruan.

Contenido de la página • Erakunde antolatzaile guztiek aldez aurretik Covid-19 protokolo bat aurkeztu zuten, Udalak xehetasunez berrikusi zuena eta programazioa aurrera eramatea onartezina zena. • Joan den apirilean programatutako jarduerek harrera oso ona izan dute, eta horrek argi erakusten du herritarren sektore gazteenak premia handia duela. Apirileko oporraldian, 3 eta 16 urte bitarteko haur eta gazte etxebarritarrek herrian egiten diren jolas eta kirol jarduerez gozatzeko aukera izan zuten. Erakunde antolatzaile guztiek aldez aurretik Covid-19 protokolo bat aurkeztu zuten, Udalak xehetasunez berrikusi zuena eta programazioa aurrera eramatea onartezina zena. Garrantzitsua da azpimarratzea, osasun-larrialdiko egoera gorabehera, jarduerak modu seguruan eta indarrean […]

‘Euskal Emakume Kirolariak’ haur marrazki lehiaketaren obra irabazleak

Epaimahaiak dagoeneko erabaki du nortzuk diren Euskal Emakume Kirolariak haurrentzako marrazki lehiaketaren irabazleak. Txapelketa hau Martxoaren 8a aldarrikatzeko antolatu du Berdintasun Arloak beste behin ere, hau da, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Lehiaketan, 2013 eta 2014, 2011 eta 2012 zein 2009 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteak lehiatu dira. COVID-19a dela eta, irabazleak banaka joango dira Alondegira sariak jasotzera, hau da, ez da ohiko ekitaldia eskainiko. Zorionak irabazle eta parte-hartzaile guztiei! 2013-2014: Eider Eguiluz Oribe / 2011-2012: Asier Ortega Mas / 2009-2010: Malen Santamaría Orive

Martxoaren 8ko haurrentzako marrazki lehiaketan parte hartzeko epea hasi da

Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, haurrentzako marrazki lehiaketa abiatu du aurten ere Urduñako Berdintasun Arloak. Parte hartzeko, martxoaren 3a baino lehen aurkeztu behar dira obrak Alondegian. Lehen Hezkuntzako ikasleek parte har dezakete txapelketan. Zikloen arabera, hiru kategoria lehiatuko dira: ‘2012-2013 urteak’, ‘2010-2011 urteak’ eta ‘2009-2008 urteak’. Obra guztiek lehiaketaren oinarriak bete behar dituzte, hala nola, “Euskal Herriko Emakume Kirolariak” gaia jorratzea eta Berdintasun Arloak luzatutako txantiloian marraztea. Oinarri guztiak albistearekin batera igotako fitxategian kontsultatu daitezke. Martxoaren 8ko programazioan, sari banaketaren hitzordua iragarriko da. Pandemia egoera dela eta, irabazleei saria bakarka jasotzea joateko jakinaraziko zaie. Irabazleek genero ikuspegiko liburu eta eskola materialetan […]

Nerbioi-Ibaizabaleko Bokazio-orientazio programa Urduñan izango da

Urduñako Alondegia Gizarte Etxean nerabe eta familiei etorkizuneko lan ibilbidean erabakiak hartzen laguntzeko bi saio egingo dira. Nerbioi-Ibaizabal Gaztedi Bizkaia proiektuaren barruan, Bokazio-Orientazio programa jarri da martxan. Xedea da nerabe eta familiei erabakiak hartzeko tresnak helaraztea etorkizunerako lan-ikasketak bideratzera aldera, gaur egungo eta etorkizuneko lan-panorama kontuan izanik. Zentzu horretan, hainbat udalerritan antolatuko dira nerabe eta gurasoentzako saioak (talde bereiztuetan), gaur existitzen diren aukera akademikoak eta lan-aukerak azaltzeko eta lanerako eta bizitzarako gaitasunak ere landuko dira. Urduñan, Alondegia Gizarte etxean izango dira saioak martxoaren 9an eta 11an, gazteentzat 16:30etik 18:30era eta ondoren, familientzat 18:30etik 20:30era. Zer ikasi behar dut nahi dudan […]

BIZILABE proiektua. Zientzia eta teknologia-tailerrak eskainiko dira eskualdeko gazteguneetan. 

* Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyar Fundazioarekin batera, bigarren urtez jarri dute martxan Bizilabe ekimena, STEAM estrategiaz eskualdeko enplegua sustatzeko asmoz. * Otsailaren amaieratik aurrera, tailerrak ez ezik, enpresetarako bisitak, trebakuntza-saioak eta gazteen STEAM diagnosia egingo dira. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, zientzia eta teknologia hainbat tailer antolatu dituzte. Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zeberioko gazteguneetan eskainiko dituzte tailerrak gaian espezializatutako ikertzaileek. Gainera, onlineko bi tailer ere eskainiko dira eskualde osorako. Etxebarrin, Talka eta Mugarri Gazteguneen bidez, Sukaldaritza Zientziaren tailerra eskainiko da otsailaren 24tik martxoaren 24ra 17:00etatik 19:00etara. Izen-ematea […]

Zientzia- eta teknologia-tailerrak eskainiko dira eskualdeko udalerrietan

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyarrekin elkarlanean, 10 zientzia- eta teknologia-tailer antolatu dituzte. Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zeberioko gazteguneetan eta Urduñako Alondegia Gizarte-etxean eskainiko dituzte tailerrak gaian espezializatutako ikertzaileek. Gainera, onlineko bi tailer ere eskainiko dira eskualde osorako. COVID-19aren pandemiaren kontrako neurriek ahalbidetzen badute, tailerren azken saioan eskualdeko enpresa bat bisitatuko dute gazteek. Horri esker, aukera izango dute eskualdeko lan-jarduera gertutik ikusteko eta zientzia- eta teknologia- arloetan diharduten profesionalak ezagutzeko. Era berean, enpresa horietan lan egiten duten emakume profesionalen jarduna ezagutzera emateko asmoz, hainbat horma-irudi egingo dira, eta herrietako gazteguneetan, udal-guneetan edota sare sozialetan zabalduko […]

Gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairuari buruzko batzar irekia

Udalak batzar irekia antolatu du 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzaren zirriborroa aurkezteko. Otsailaren 12an izango da, 18:00etan, Alondegian. Bertan, alokairuaren inguruko hainbat gairi buruzko proposamenak egin eta eztabaidatzeko aukera izango dute Urduñako gazteek. Helburua da alokatzeko prozesua erraztea eta independizatzeko aurki ditzaketen zailtasunei aurre egitea. Edukiera mugatua ezarriko denez, aldez urretik izena eman beharko da, Alondegian aurrez aurre, telefonoz edo 615 78 05 96 zenbakira WhatsApp mezu bat bidaliz.

Etxebarri BHIko Batxilergoko ikasleak, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako #instaondarea lehiaketako irabazleak. 

Etxebarri BHIko Batxilergoko ikasle batzuek (Lorena Eguiguren, Saioa Eguiguren, Naroa Etxegaray, Alba Llosa, Ainara Maroto eta Ane Valero) Bizkaiko Foru Aldundiaren #instaondarea lehiaketa irabazi dute. Gazte horiek urrian hasi ziren lanean, lehiaketan izena eman ondoren, Etxebarriko ondarea sare sozialen bidez ezagutarazteko. Irudia: Loren Oliva, Alba Llosa, Lorena Eguiguren, Ainara Maroto, Ane Valero eta Saioa Eguiguren. Ez zegoen Naroa Etxegarai. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekimen hau Kontaiguzu Ondarea programa zabalean kokatu da. Programa hori bereziki hezkuntza-arloari buruzkoa da. Parte hartzen zuten gazteek, irakasleen laguntzarekin, argazkiak eta dokumentuak igo behar zituzten sarera, eta bilaketa eta ikerketa-lana egin ondoren Instagramen zabaldu, Etxebarriko ondarea […]