Lanbide Hastapenerako Ikastegiak (EBLHI) ikastaroetan izena emateko epea irekiko du maiatzaren 30etik ekainaren 18ra
Contenido de la página Ikasleen % 90ek oinarrizko prestakuntza-titulua eskuratzen dute, ikastegian egindako ikastaroan, eta horien artetik, % 75ek gradu ertaineko prestakuntza egiten jarraitzen dute gero. Zentroak jauzi teknologiko bat eman du, prestakuntza-materialak digitalizatuta eta hezitzaileen taldeari APP, tresna eta plataforma digitalen erabileran trebatuta. Etxebarri-Basauriko Lanbide Hastapenerako Ikastegiak (EBLHI) ikastaroetan izena emateko epea irekiko du, maiatzaren 30etik ekainaren 18ra. Eskualdean dagoen eskaera dela eta, zentroak prestakuntza-eskaintza areagotu du, eta aurreko urteetan eman izan duen Ile-apaintzaile eta Estetika zikloa berrezarri du, emango diren gainerako prestakuntza zikloekin batera: Arte Grafikoak, Sukaldaritza eta Errestaurazioa, Informatika eta Komunikazioak, eta Etxebizitzen Mantentzea. Zentroak ateak zabalik […]