LGTBIQ+ Harrotasun Eguna aldarrikatzeko adierazpen instituzionala
Ekainaren 28a, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, aldarrikatzeko EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionala onartu zuen Udalak ekainaren 23ko ohiko osoko bilkuran. Aurkeztutako adierazpena LGTB+ BIZITZEK BALIO DUTE Maiatzaren 17an, LGBT+fobiaren kontrako egunean esaten genuena errepikatzen dugu Ekainaren 28an, LGBT+ harrotasunaren egunean. Harro gaudelako gure bizitzez, harro gure bizi historiaz, harro LGBT+ mugimenduaz. Komunikabide nagusienen estigmatizazio saiakerek eta manipulazioak zein eskuin muturreko diskurtsoek cis-hetero arautik ateratzen diren bizitzak ezabatu nahi dituen honetan, inoiz baina garrantzitsuagoa da nondik gatozen ospatzea eta aldarrikatzea. Stonewalletik Euskal Herrira, milaka bizipen, galera, aldarrikapen eta lorpen izan ditugu, baina oraindik egiteko asko dago. Eraso LGBT+fobikoen datuak gora doaz, […]