style="height:!important"

Berriak

Hasi da Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea

Gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatzeko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik aurten, Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, 945 38 30 03 (luz. 1) telefonora deituta 08:30etik 14:00etara astelehenetik ostiralera. Gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten bizikidetza-unitateei zuzenduta daude prestazio ekonomiko hauek. Besteak beste, honako gastu hauetara bideratzen dira: etxebizitza alokairura, gizarte-larrialdiko egoeraren aurretik hartutako kredituen interesetatik eta amortizaziotik datozen gastuetara eta ohiko etxebizitza erostearen, aldez aurreko zorpetzearen eta etxebizitza mantentzearen ondoriozko gastuen ordainketara (etxeko asegurua, uraren eta zaborren tasak, ondasun higiezinen gaineko zerga, erkidegoa, etab.), energia, altzari […]

BIZILABE proiektua. Zientzia eta teknologia-tailerrak eskainiko dira eskualdeko gazteguneetan. 

* Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyar Fundazioarekin batera, bigarren urtez jarri dute martxan Bizilabe ekimena, STEAM estrategiaz eskualdeko enplegua sustatzeko asmoz. * Otsailaren amaieratik aurrera, tailerrak ez ezik, enpresetarako bisitak, trebakuntza-saioak eta gazteen STEAM diagnosia egingo dira. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, zientzia eta teknologia hainbat tailer antolatu dituzte. Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zeberioko gazteguneetan eskainiko dituzte tailerrak gaian espezializatutako ikertzaileek. Gainera, onlineko bi tailer ere eskainiko dira eskualde osorako. Etxebarrin, Talka eta Mugarri Gazteguneen bidez, Sukaldaritza Zientziaren tailerra eskainiko da otsailaren 24tik martxoaren 24ra 17:00etatik 19:00etara. Izen-ematea […]

Langabezia egoeran dauden eskualdeko langileak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia 

Aiarako Kuadrillako eta Urduñako enpresei zuzendutako diru-laguntza deialdia argitaratu du Arabako Foru Aldundiak, langabezian egoeran eta Lanbiden izena emanda dauden Aiaraldea eskualdeko herritarrak kontratatzeko, hain zuzen ere. Kontratu horiek gutxienez 3 hilabetekoak izan daitezke, lanaldi osoan edo partzialean. Sei hilabeteko kontratua eginez gero, 6.000 euroko diru-laguntza jasoko luke enpresak; partziala izatekotan, 3.000 euro eta, kolektibo bereziko langileen kontratazioa bada, 9.000 euro. Laguntza eskatzeko epea urtarrilaren 11tik apirilaren 12ra luzatuko da. Deialdiaren oinarriak albiste honetan bertan aurki daitezke.

Mahor Liburudenda eta Urduñako albaitaria, Gabonetako erakusleiho onenak epaimahai teknikoaren eta herritarren botoen arabera

Aurten ere, arrakasta handikoa izan da Udaleko Sustapen Ekonomikoko Arloak antolatutako Gabonetako erakusleihoen lehiaketa. Txapelketaren VI. edizio honetan, Urduñako 14 establezimenduk hartu dute parte. Epaimahai teknikoak Mahor Liburudendaren proposamena aurtengo onena dela ebatzi du. Bigarren eta hirugarren postuetan, bestetik, Luyando Ópticos eta Meliton Okindegia sailkatu dira. Bestalde, herri bozkaketari dagokionez, Urduñako albaitariaren obraren alde egin dute parte-hartzaile gehienek. Alondegiko eta Turismo Bulegoko kutxetan botoa eman dute 120 herritarrek. Urtarrilaren hasieran burutuko da urduñar horien arteko 50 euroko bi erosketa-bonuen zozketa. Zorionak guztiei!

Udal ikastaroen formatu berriaren izen-emate epearen hasiera.  

Pandemiak sortutako ziurgabetasuna zela eta, ikasturtearen hasieran udal-ikastaroen egutegia atzeratzea erabaki zen, egoera eta kudeaketa egonkorragoa eta landugarriagoa izan arte. Hala, udalak erabaki du udal-ikastaroen jarduerari berriro ekitea, egiaztatu delako ekimen hori modu seguruan eta Covid-19 protokoloak errespetatuz eginda, mesede egiten diola pertsonen sozializazioari; izan ere, une honetan jarduera soziala egitea modu kontrolatuan ezinbestekotzat jotzen baita. Hori dela eta, aurten bai barruko espazioetan, zein kanpoko espazioetan planteatu dira tailerrak eta aldi berean zenbait berrikuntza proposatu dira: * Alde batetik, sukaldaritza hainbat alderditatik jorratzeko aukera egongo da: asteroko menuak, “real food” (janari erraza eta osasungarria) eta sukaldaritza bere ohiko formatuan. * […]

Zabalik dago eskualdeko enplegu plan berrian izena emateko epea

Eskualdeko enplegu plan berria abenduaren amaieran abiatuko da Urduñan. Programa honen bidez, langabezian dauden hiriko 2 pertsona kontratatuko ditu Udalak 6 hilabetez, udalerrian lorezaintza eta mantenu lanak egiteko. 55 urtetik gorakoei, 30 urtetik beherakoei, Lanbiden 6 hilabete baino gehiago izena emanda daramaten 45 urtetik gorakoei edo iraupen luzeko langabetuei zuzenduta dago eskaintza. Eskaera egin ahal izateko, aipatutako baldintzak betetzeaz gain, ezinbestekoa da Lanbideren webgunean argitaratutako eskaintzan izena ematea.

Egurra, etxerako nahi duenarentzat

Ez digu asko iraun joan den larunbatean egindako auzolanaren pozak. Izan ere, Korosterratzuko atseden-lekua txukuna baino txukunago utzi genuen, baina gauean ibili den haize zakarrak bereak egin ditu. Gutxienez bi arbola handi bota ditu. Su-egurrerako nahi dituenak dei dezala Udaletxera. bat baino gehiagok beharko balitu, konpon daitezela beraien artean edo zozketa egingo dugu.

‘Gilda & Txakoli’ kanpainan izena emateko epea zabalik

Urduñako ostalaritza eta txakolinaren sektorea bultzatzeko asmoz, ‘Gilda & Txakoli’ kanpaina gastronomikoa hasiko da uztailaren bigarren hamabostaldian. Ekimen honek txakolinaren ekoizpena eta eskaintza turistikoa zein gastronomikoa betratuko diu, tokiko eskaintza erakargarria osatzeko eta ostalaritza sustatzeko. Ekintza honen bidez, lurraldearekin lotura estua duten eta ingurunea identifikatzen duten bi produktu ezagutarazi eta horien kontsumoa sustatu nahi da: gildak eta txakolina. Izan ere, hirian hiru txakolin marka daude, lurralde osoan saltzen direnak. Merkataritza eta ostalaritza indartzeko udal-kanpainarekin bat egingo duten ostalaritza-establezimenduek Bizkaiko gilda eta txakolina dastatzeko aukera eskainiko dute, 2,20 euroko prezioan. Eskaintza berezi hori 2020ko larunbat, igande eta jaiegunetan egongo da herritarren […]

Etxebizitza librea alokatzeko laguntzak eskaintzen ditu Eusko Jaurlaritzak 

Eusko Jaurlaritzak etxebizitza librea alokatzeko diru-laguntzak herritarren eskura jarriko ditu, osasun-krisiak eragindako ahultasun ekonomiko eta sozialeko egoerari aurre egiteko helburuarekin. Horiek eskuratzeko baldintzak dira, besteak beste, familia-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuak 39.000 eurotik gorakoak ez izatea azken ekitaldi fiskalean, eta 50.000 eurotik gorako ondarerik ez edukitzea. Gehienez, 1.500 euro jaso ahal izango dira, eta bi ordainketa egingo dira hiru hilean behin. Izapideak telematikoki egingo dira webgunearen eta Alokabide SA sozietate publikoaren kanalen bidez: 946 620 306 eta .

Bono Dendaren ezohiko kanpaina martxan, itxi behar izan duten negozioei bideratuta

Behin konfinamendu eta merkataritza-establezimenduak ixteko aldia amaituta, Sustapen Ekonomiko udal arloak hainbat kanpaina jarriko ditu abian tokiko merkataritza sustatzeko. Horien guztien helburua da egungo egoeraren ondorio negatiboak arintzen laguntzea, baita tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzea ere. Bono Dendaren ezohiko kanpaina da lehenengoa, “Urduñan erosiz gero, denon onura!!!”. Saltokiek kanpainarekin bat egiteko epea maiatzaren 15ean amaituko da, eta maiatzaren 19tik aurrera jaso ahal izango dituzte horien onurak. Bestetik, bonuak dendetan trukatzeko azken eguna uztailaren 30a izango da. Kanpaina berezi honetan, Udalak ematen duen zenbatekoa ordainduko zaie negozioei kanpainaren hasieran, establezimenduei likidezia emateko helburuarekin. Gainera, ohi baino negozio mota gehiagok parte hartuko […]