style="height:!important"

Berriak

Anonimotasuna eta Hirix

Hirix app-a jarri genuenetik, zalantzak izan ditugu Hirix-en edukiak modu anonimoan argitaratzearekin. Denbora pasa da ordutik, aztertu ditugu irteten diren mezuak… eta erabaki dugu anonimotasuna kendu egingo dugula. Izan ere, iruditzen zaigu edozein gauza (eskaera, iradokizuna, zorionak, kexak…) esateko bidea dela Hirix, beti ere edukazioz, eta aurpegia emateak, esaten den horri ere bestelako balio bat ematen diola. Hori dela eta, astelehenetik aurrera Hirix-en ez da egongo edukiak modu anonimoan argitaratzeko aukerarik. Animo eta segi erabiltzen!!

Etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzak

Etxeak birgaitzeko, herriko atarietan jarri den oharrak nahikoa nahasmendu sortu du. Izan ere, jendeari pentsarazi diogu edonori laguntzeko dirulaguntzat direla. Eta ez da hori. Birgaitzen proiektuak pobrezia energetikoari egin nahi dio aurre; horregatik, egoera ekonomiko txarrean dauden pertsonei laguntzeko sortu da. Barkatu eragozpenak!!

3.033 turista bildu dira Urduñan 2021eko udan, iaz baino 646 bisitari gehiago

Iaz baino 646 bisitari gehiago egon dira Urduñan 2021eko udan; 2020an, 2.387 turista eta aurten, 3.033. Aipatzekoa da 2021eko abuztuan jasotako turista-kopurua altuena izan dela Turismo Bulegoa 2005ean ireki zenetik, 1.772 pertsona. Jatorriari dagokionez, 2020an, %58,61 EAEtik etorri ziren, %35 Espainiako Estatuko beste lurraldeetatik eta %2,51 nazioartetik. Aurten, ordea, azken bi horiek altuagoak izan dira: 57,7% eta 5,97%, hurrenez hurren; Euskaditik etorritakoak %33 izan dira. Bestalde, gogoratu beharra dago Turismo Bulegoak asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara, irekitzen duela urritik aurrera.

Puntaik Punta jaialdia aste osoan zehar

Astelehenetik hasita eta domekara arte, Puntaik Punta jaialdiaren barruan hainbat ekitaldi egingo dira herrian: ibilbideak, hitzaldiak, zinea, azoka, umeendako jolasak, kontzertuak… Gehieneak asteburuan izango direnez, garajea duzuenei erabiltzea eskatzen dizuegu, kanpotik etor daitezkeenei tokia lagatzeko.

El Ayuntamiento presentó públicamente la propuesta de reforma de Zintururi que mejorará toda la zona de paseo, la sustitución de los juegos que serán cubiertos, la instalación de una plazuela con chorros de agua y un baño auto-limpiable.

Contenido de la página Joan den asteartean, hilak 5, Udalak Zintururi plazaren inguruan egingo den “El Mirador” izeneko jardunari buruzko informazio saioa antolatu zuen. Uztailean, dagokion aurrekontu-aldaketa onartu zen, 754.000 €-ra iristen dena, eta honako jarduketa hauei dagokiena: – Oinezkoentzako gune osoa eraberritzea. Pasealekuko 2.300 m2 baino gehiago berriz urbanizatuko dira. Berdegunea handitu egingo da eta bideak handitu egingo dira baldosa eta inprimatutako hormigoia konbinatuz. Gainera, kirol anitzeko pistako harmailen zati bat kenduko da espazioa handitzeko eta jarduerak errazteko, batez ere San Antonioko jaietan. Esku-hartze hori aurrekontutik kendu zen COVID19a iritsi zenean, eta, gaur egun, berriz hasi da, guztira 354.000 […]

Bigarren prospekzioa gauzatu du Aranzadik Urduñako udal hilerrian

Aranzadi Zientzia Elkartea Urduñara gerturatu zen irailaren 11n, udal hilerriko nitxoen ezkerraldeko korridoreetan prospekzioak egiteko. 1939tik 1941era hildako eta lurperatutako Urduñako Espetxe Zentraleko presoen gorpuzkiak zeuden baieztatzea edo baztertzea zen helburua. Paco Etxebarria eta Lourdes Herrasti burutako lantaldeak iltzeak eta hilkutxen zurezko hondakinak aurkitu zituzten, baina ez zuten beste hondarrik topatu. Banakako ehorzketak egon zirela egiaztatu zen, eta horien gorpuzkiak uneren batean beste leku batera eraman zirela; hala ere, ez dakite horiek espetxeko biktimekin bat datozen.

El colectivo Etxebarri Makers fabricará con impresoras 3D marca-páginas personalizados para repartir entre los/as socios/as de 9 a 13 años de las Bibliotecas Municipales.

Contenido de la página Etxebarri Makers es un colectivo que durante la pandemia estuvo fabricando y repartiendo elementos de protección para colectivos esenciales con sus impresoras 3D. Este colectivo está formado por etxebarritarras que, de manera voluntaria, quiere continuar colaborando con distintos proyectos en beneficio de los y las etxebarritarras, poniendo su talento, conocimiento y sus impresoras 3D al servicio de los/as demás. En esta ocasión, y con el objetivo de animar a la lectura entre las y los más pequeños/as, el colectivo Etxebarri Makers ha propuesto a los Servicios Bibliotecarios repartir marca-páginas personalizados entre los/as socios/as de entre 6 […]

Ekaitzaren ondorioak

Atzoko ekaitzak ez zuen kalte-zerrenda luzerik eragin, baina bakarren bat bai. Trenbidean, adibidez, arbola bat eta harri batzuk bota zituen. Dagoeneko udal-langileek garbi utzi dute.