COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosia jaso dute Urduñako udal egoitzan
COVID-19aren aurkako txertaketa prozesua abiatu da Urduñako nagusien egoitzan. Urtarrilaren 14an, ostegunean, erabiltzaileek zein goizeko ordutegia izan duten langileek SARS-CoV-2 koronabirusaren aurkako txertoa jaso dute lehen aldiz. Horretarako, bisitariei harrera egiteko erabiltzen den gela egokitu du zentroak. Txertoak gela zabal batean eman dira, zentroaren barruan eta egoitzako bizikidetza-eremutik erabat bereizita. Izan ere, kanpoaldetik sartu ahal izateko eskailerak prestatu dira, kutsatzeko arriskuak murrizteko helburuarekin. Lehenengo txertaketa “aurrerapauso oso garrantzitsua da egoera honetatik ateratzeko”, Silvia Barrio nagusien egoitzako arduradunaren arabera. “Langileen eta erabiltzaileen artean, guztira, 60 pertsonak jaso dugu lehenengo dosia eta poza handiarekin hartu dugu”, azaldu du Barriok. Itziar Biguri alkateak, […]