
Azken Berriak


Gorantz
Kasu positibo berri bat agertu zen atzo; hortaz, 458ra igo da gure intzidentzia-tasa. Ondorengo hiru egunetan 0 kasu baditugu, astelehenean jaitsi egingo gara; baina hori gertatzen ez bada, argi dago 400tik gora egongo garela. Neurri murriztaileagoak hartu behar dituzten zerrendan sartuko ote gaituzten? Hori astelehenean jakingo dugu. Bien bitartean, egunero esaten duguna: zaindu zaitez eta zaindu egizu zure ingurua!!

Aldaketarik ez
Atzoko intzidentzia-maila berdinarekin jarraitzen dugu gaur 413. Izan ere, kasu bat sartu da kontaketan, eta beste bat irten. Beraz, mugimendurik ez. Animo etxean edo osasun-zerbitzuren batean zaudeten guztiei! Gainerakoei gogoratu neurriak betetzeko daudela, eta gaizki pasatzen ari direnekin enpatia edukitzea dagokigula. Zaindu!!