style="height:!important"

Avisos

Ur-mozketa Ibarrondon

Ibarrondon egin behar diren hobekuntza-lanak direla-eta, etzi, urtarrilak 13 goizeko 08:30etatik 12:30etara bitartean ura moztu egingo da auzoan bertan. Mozketak Ibarrondo 1 eta 2 eraikinei eragingo die.

COVID ziurtagiriak

Jaurlaritzak argitaratu duen azken dekretuaren arabera, Udalok behartuta gaude gure instalazioetan egiten diren hainbat ekintzatan, COVID ziurtagiria eskatzera. Gure kasuan, Torresoroan egiten diren ekitaldietan ziurtagiria eskatzeko derrigortasuna daukagu, guk edo beste norbaitek antolatuta. Erantzunkizuna antolatzailearena izango da. Domekako antzerkian, adibidez, gurasoei eskatu egin beharko dizuegu. Frontoian ere, ikuskizunak 100 pertsonatik gorakoak badira, derrigor eskatu beharko da ziurtagiria. Gimnasioa irekitzen dugunean ere, derrigorrezkoa izango da hori aurkeztea. Badakigu inorentzat ez dela egoera gozoa, baina beti gogoratu eskatzen dizuen horrek ez duela errurik.

Sagastiko zebra-bideak

Dagoeneko txukunduta daude Sagastiko zebra-bideak, baina oraindik margotu barik. Izan ere, euriteak direla-eta, horrelako lanak egiten dituzten enpresak geldirik egon dira, eta orain aurretik zeuzkaten enkarguak egin ezinda dabiltza. Hori dela-eta, eskaera zuzena auto-gidariek, zaindu abiadura, hor ume asko ibiltzen da eta; eta oinezkoak ere, adi ibili. Zebra-bideak margotu aurretik saiatuko gara nolabait nabarmentzen, baina bien bitartean, ez galdu arreta.

Frontoia irekita

Gaurtik aurrera frontoia irekita egongo da libre dauden orduetan. Sarrera-irteerak egiteko, frontoi txiki ondoko atea erabili beharko da. Berez, programatua dago goizeko 09:00etatik 21:30ak arte egunero. Ordutegi horretatik kanpo, ez bada antolatutako ekintzaren bat, ezin erabiliko da. Aireztapena ona da frontoian; hala ere, ez ahaztu espazio itxi bat dela eta segurtasun-neurriak jarraitzea komeni dela: musukoa, distantzia eta talde txikiak.

Bide-mozketak astelehenean

Pasa den ostegunean egin nahi ziren asfaltatze lan batzuk, baina euriteek ez dute aukerarik eman. Hortaz, ostegunean egin beharrekoak astelehenean, abenduak 13, egingo dituzte: goizean, Sagasti osoan norabide bakarra egongo da, zebrabideak txukuntzeko lanak egingo dituzte-eta. Egun berean, arratsaldez, Lizarragako bide nagusia moztuta egongo da Aranburu eta Bizkalatzako bidegurutzeen artean.